Hizkuntza Trataera Bateratua

Gai honekin lotuta, honako artikuloa aukeratu dugu. Hau, "Hik Hasi" aldizkaritik lortu dugu eta honen izenburua, "Hegoalde ikastola, Iruñea: Hizkuntza Trataera Bateratua testu-generoetan oinarrituta" . 

Dakigun bezala, hizkuntza ondo menperatzea ezinbestekoa da gizartean aurrera egiteko. Txikitatik, eskolan, hizkuntzak lantzen ditugu, baina era tradizional batean, hau da, hizkuntza bakoitza ikasgai bat izanez eta 3 hizkuntzak banatuta ikasiz. Horregatik aukeratu dugu artikulo hau, esate baterako, oso interesgarria iruditu zaigu, proiektu berritzaileak erabiltzen dituztelako hiru hizkuntzen (Euskara, gaztelania eta ingelesa) irakaskuntza bateratua lantzeko.


Gure taldekideek aurkeztu dituzten link-en artean, Betirako Taldea taldeak aurkeztutakoa aukeratu dugu. Youtube-tik ateratako bideo bat da eta bere izena "Bakartxo Ruiz: "Murgiltze ereduari eta hizkuntz eskubideei errespetua zor zaie." Bideo hau murgiltze programari buruz hitz egiten du. Bertan, emakume batek murgiltze programaren helburuak eta funtsak azaltzen ditu. Bideoa interesgarria iruditu zaigu premisa faltsu bat dagoela esaten duelako, hau da, elebitasun idealaren egoeran gaudela. Dakigun bezala, kalean gaztelania asko entzuten da eta diglosi egoera baten bizi gara (hizkuntz bat bestea menperatzea). Gure ustez, egoera hau sahiesteko eta euskararen erabilera gora egiteko irakasleen rola ezinbestekoa da, ikasleen eredu baitira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario