Jolas arauen azalpena

Gelako interakzioa: irakasleen esku-hartzea eta ikasleen ahozko ekoizpena. Jolas arauen azalpena lehen hezkuntzako ikasleen eskutik.(clikatu hemen PDF-a ikusteko)

  • Sarrera:
Sekuentzia didaktiko bat jorratu aurretik, kontuan hartu behar ditugu bi gauza: testuingurua eta aurrezagutzak.


Alde batetik, haurrak egoeran kokatu behar ditugu, jorratuko duguna ulertzeko eta koherentzia izateko. Horretarako, aurretik gelan egindako jolasak gogorarazi ditzakegu.

Beste alde batetik, haurrek zer dakite eta zer egiten ikasi behar duten kontuan izan behar dugu irakasle bezala. Hau jakiteko, ikasle batzuek beste batzuei dakiten jakintzak azaldu ahal dizkiete.

  • Testuko sekuentzia didaktikoa:



1. MODULUA: Komunikazio egoera irudikatu
Helburuak
Jarduerak
Irakaslearen estrategiak
  • Haurren komunikazioa hobetzea ikaskideen laguntza sustatuz (dakienak ez dakienari jolasten erakutsi)
  • Maila ezberdinetako ikasleen arteko komunikazioa sustatzea.
Igorlea dakiena izango da eta ez dakiena, hartzailea. Ikasle bakoitza bere paperean sartuta, azaldu behar dutena irudikatuko dute bestea hobeto uler dadin. Elkar ulertzeko, elkarrizketa erabili beharko dute.
Irakasleak informazio bilketa egiten du. Haur txikien gelara joaten da eta zein jolas ezagutzen duten eta zein ez galdetzen du. Informazio horren arabera, zein jolas azalduko dituzte erabakiko du.

Irakasleak hainbat alderdi instituzionalizatzen ditu: hartzailearentzat esanguratsuak eta interesgarriak diren datuak ematea, eta baita jolasa adinarentzat egokia izatea ere. Horretarako galderen egokitasunaz hausnartzen dute.





2. MODULUA: Antolatu eta egituratu
Helburuak
Jarduerak
Irakaslearen estrategiak
  • Deskribapenak antolatzen eta egituratzen ikastea.
  • Ikasleak entzutearen garrarrantzia ulertzea.
  • Talde txikietan koordinatzen ikastea.
  • Ahozko azalpenak errazteko euskarri ezberdinak erabiltzea (argazkiak, eskemak…).
Jolas baten deskribapena azalduko dute haurrek, hau da, sarrera bat egingo dute (norberaren burua eta azalduko dutena aurkeztu), erabiliko den materiala azalduko dute, jolasaren arauak eta agurra jorratu eta azalduko dute.
Bi fitxa erabiliko ditu:
  • 1. fitxa: jolas baten atalak nahasita agertuko dira. Haurrek ordenean jarri beharko dituzte eta hartu duten erabakia ahoz azalduko dute.
  • 2. fitxa: atal ezberdinei sarrera egiten dieten hitzak edo antolatzaileak testutik ezabatuta egongo dira. Haurrek hitz edo antolatzaile hauek bere tokian jarri beharko dituzte.





3. MODULUA: Dokumentatzen ikasi
Helburuak
Jarduerak
Irakaslearen estrategiak
  • Iturri desberdinen erabileraren bitartez informazioaren bilaketa egitea.
  • Ikasleentzako erabilgarriak izango diren iturri eta euskarriak adostea.
  • Erabilitako materiala ezagutzea.
  • Momentuan egiten daudena adierazten ikastea.
Ikasleak kultura ezberdineko jolasak aztertuko dituzte horren arteko berdintasunak ikusteko. Horretarako, mahai jokoak eta kanpo jokoak ezberdintzeko gai izan behar dira.

Jolasak ezberdintzen ikasi eta gero, hauek hautatzeko irizpideak ezagutu beharko dituzte (erraztasuna, jokalari kopurua…)
Haurrek jolasten duten bitartean, irakasleak argazkiak aterako ditu eta bideo bat grabatuko du jarraipen bat egiteko.





4. MODULUA: Unitate linguistikoak
Helburuak
Jarduerak
Irakaslearen estrategiak
  • Ulergarri bihurtzea.

  • Komunikazioari erantzuna ematen dioten elementuak finkatzea.
Jolasen lexikoa ezagutu eta zeintzuk diren motak izendatu.

Aditzaren denbora eta pertsonaren erabilera.
Antolatzaileak, dikotomikoak, aldiberekotasun eta hurrenkera adierazleak erabili.
Komunikazioren alde paraberbalak lantzen dira (begirada, ahotsaren bolumena, keinuak, gorputzaren jarrera...)

Ikasleak bikoteka jarrita aurkezpena egiten dute eta ondoren jolasa azaltzen du irakasleak ikasleak eta irakasleak parte hartzen dutelarik.





5. MODULUA: Hizkuntzaz kanpoko elementuak
Helburuak
Jarduerak
Irakaslearen estrategiak
  • Entzuleen arreta irabaztea eta erakartzea.


  • Adierazpenaren espazioaz jabetzea.
Begiradaren, ahotsaren (ikasleari ondo entzutea ezinbestekoa da)  eta keinuen garrantziaz ohartu.

Hau da, baliabide ez berbalak dituzten garrantzia bereganatu: antzezpenak, ahotsak,  gorputz adierazpenak, kokapenaren garrantzia…

Hau guztia kontuan hartuta, jolasen aurkezpena egingo dute,  bata bestea entzuteari eta baliabide ez berbalei  garrantzia emanez.
Irakasleak jarduera erregistratuko du bideo bat grabatuz. Bideo honetan, irakasleak sakon aztertuko ditu ikasleen baliabide ez berbalak.  






  • Hausnarketa: 

    • Sekuentzia didaktikoa zer den

Ikas-irakaste prozesuan, ezinbestekoa da sekuentzia didaktiko bat jorratzea. Hau, irakaslearen lana da eta planifikatzeko modu bat da. Irakasleak duen ikasle taldea zer ikasi behar du jakin behar du eta edukiak abiapuntutzat hartuta, nola landu luke pentsatuko du, jardueren bitartez (erabiliko den denbora, materialak, jarraitu beharreko pausuak, lekua… zehaztu beharko da). Edukiekin lotuta, helburuak jarriko ditu, haren ikasleek prestatutako jardueren bitartez, helburuak lortu dituzten ala ez jakiteko. Behin hau eginda, ebaluazio irizpide batzuk jarraituko ditu ikasleek helburuak lortu ala errepikatu behar dituzten ikusteko, hau da, haurren garapena aztertzeko. Informazio hau edukita, irakasleak erabaki beharko du, zer motatako jarduerak prestatu beharko ditu helburuak lortzeko.


Kasu honetan, asmoa da ikaskuntza bikoitza aztertzea, alde batetik, curriculumarena eta bestetik, ahozko generoarena.



    • Ikerketa:



Irakurritako dokumentua Gipuzkoan kokatutako Kurtzebarri eskola publikoan egindako ikerketa baten zatia da.  Kurtzebarri eskolan D eredua jorratzen da.
Bertan, Sekuentzia Didaktikoaren xedea LH-ko 1. eta 2. mailako ikasleek HH-ko 5 urteko haurrei azaltzea nola jolasten den gustuko dituzten jolasetara da. Hau da, jolas hauen arauak, ezaugarriak, materialak… azaltzea.
SD-a sortu eta ordu eta erdiko 9 saio ezberdinez osatuta dago. Saio hauetan, maistrak aurreko saioaren birgogorpena egingo du eta hurrengoaren aurrerapena.
Azken helburua jolas honek beste haurrei ahoz azaltzea da, baliabide ezberdinei erreparatuz.
Edukiari dagokionez, hainbat alderdi indartzen ditu maistrak, esate baterako, jolasak sailkatzeko irizpideak eta aztertzeko ezaugarriak (izena, ikasle kopurua non, materiala, arauak....). Gainera, hiztegiaren zehaztasunari garrantzi asko ematen dio, kontuan hartuz 5 urteko haurrek ulertu behar dutela.
Informazio bilketari dagokionez, ikasleek umeen gelara joan behar dira galdetzera zein jolas duten gustokoen, horren arabera jolas bat edo beste bat azaltzeko. Horretarako oso garrantzitsua da galderen egokitasunari erreparatzea, informazioaren eskaera nola egin, adeitasuna… eta informazioa idatziz jasotzearen abantailak ezagutuko dituzte.
Testu moldeari erreparatuz, esan genezake 4 alderdi nagusi azpimarratzen direla:
  1. Ahozkoa idatzitik deslotu beharraren garrantzia, azalpena buruz eta papelik gabe egitea.
  2. Hartzaileari egokitzearen garrantzia eta azalpena era erraz eta atsegin batean egitea. Kontuan hartuz jolasa ez dakien ikasleak ulertu behar duela.
  3. Kortesiazko formulak: norberaren buruaren aurkezpena, agurra.
  4. Baliabide ez berbalak duten garrantzia bereganatu. Ahots tonua, begirada, keinuek, kokapena...

    • Lortu diren emaitzak:

Ikerketa honetan, irakasleak ikasleak aditu eta solaskide bezala hartzen ditu. Horrela, ikasle guztiek parte hartu dezaten, galdera irekiak erabiltzen dira. Ikasleen parte hartzea errazteko, kontuan izan behar ditugu hainbat faktore: gaia ezagunak erabiltzea, ikasgelan giro lasaia eta errespetuzkoa izatea… Faktore hauek kontuan izanda, hitz egiteko aukera eta errorerako tarteak eskaintzen die ikasleei.

Beste alde batetik, irakaslearen parte-hartzea dago. Hau, ezinbestekoa da edukiak sakondu ahal izateko (zein den jolasa, jolasen sailkapena, jolas-arauak…).
Gainera, ikerketa honetan irakasleak diskurtso metalinguistiko urria egiten duela alderdi testual edo diskurtsiboei buruz, baita gramatika kontuen gainean ere ikusi dugu. Horri lotuta, esan beharra dago irakasleak ez duela bat egiten lehen saioan ikasleei aurkeztutako “ibilbide-orria” eta gero egindakoarekin. Lehen saio horretan, irakasleak azpimarratzen du “ondo hitz egitea”ren garrantzia, ez bakarrik edukiaren mailan, baita formaren mailan ere eta berak ez du betetzen.
Ildo horretatik, nabarmendu behar dugu, ikasleek garapen bat izan dutela aurretestu eta ondotestuak aldentzen baditugu. Garapen hori, bereziki esanguratsua da berbaldi-ekintzaren testuinguru parametroetan eta eduki tematikoan

SDan planifikatutakoaren eta gelaratutakoaren artean ikusi ahal izan dugun kontraesan bakarra hau izan da; izan ere, gainontzeko aspektuetan oso koherente jokatu du irakasleak (saioen antolaketa, jarduerak, elkarrekintzen izaera…).

Azkenik, esan beharra dago, eskolan edukiak lantzen direla alde batetik eta hizkuntza bestetik, modu isolatu batean. Arazo honi aurre egiteko, metodologia aldatu beharko genuke eta modu integratuan irakatsi bi kontzeptu hauek.

    • Gure iritzia:

Irakurgai hau oso interesgarria iruditu zaigu eta hizkuntzaren alderdi desberdinak aurkezpenak egiterako orduan zelako garrantzia duten konturatzeko balio izan digu. Alde batetik, aurkezterakoan gramatikari soilik kasu egin beharrean badaudela beste komunikazio baliabide batzuk kontuan hartu beharrekoak ikusi dugu. Hauen artean, begirada, ahotsaren bolumena, keinuak, gorputzaren jarrera...hau da komunikazio paraberbala topa dezakegu.

Gainera ikasleek nola egin duten lan aztertzeko hainbat metodo desberdin erabiltzen ditgu, eta hauek oso interesgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkigu, batez ere, klasetik kanpo azterketa egitea ahalbidetzen dutelako (argazkiak atera, bideoak egin...)  eta horrek irakasleak ikasleekiko daukan arreta gehiago izaten laguntzen du.







No hay comentarios:

Publicar un comentario