Testuak ebaluatu




Idazmena ebaluatzeko irizpideak 3 blokeetan banatzen dira: 

1) Komunikazio egoerara egokitzea (Gaitasun Soziolinguistikoa)

    Egokitasunarekin zerikusia duten adierazleak:

 - Helburua: atazan proposatutakoa errespetatzen du. Berridazketa bat egin behar izan du eta argumentua ondo ezagutzen du.
- Gaiarekiko lotura: eman duen informazioa egokia da baina izenburua ez da egokia testuari dagokionez. Testu generoa kontuan izanik, eman duen informazio kantitatea egokia da.
- Hartzailea kontuan hartu du.
-Hizkuntza erregistroa: erablitako hizkuntza erregistra egokia da ipuin baterako.
-Testu-generoari dagozkion beste zenbait adierazle: objektibotasuna adierazten du,

2) Koherentzia eta kohesioa (Gaitasun Diskurtsiboa)

Koherentzia eta kohesioarekin lotutako adierazleak:

-Informazioaren garapena eta koherentzia: informazioaren garapena egokia da eta gertakizunak kronologikokin ondo jarri ditu.
- Esaldien ordena batzuetan ez da oso egokia
-Testu-egitura: bi pertsonen arteko elkarrizketan hutsunea ez du uzten.
-Kohesio-mekanismoak: parrafoak bereizten ditu baina ez du maiuskularik jartzen hasieran. "Baziren" eta "behin" erabiltzen du.
- Puntuazioari dagokionez, egokitu beharko litzateke
- Errepikapen sentsazioa ematen du testua irakurtzerakoan, "antxume" hitza. 

3 ) Morfosintaxia, lexikoa eta ortografia (Gaitasun Linguistikoa)
- Hainbat akats ortografiko egin ditu, hala nola, es ditu "h" jartzen, ez ditu maiuskulak jartzen, testuaren hasieran izan ezik. 
- Puntuaren ostean, ez du maiuskularik jarri.
- Bi hitz batera jarri ditu (etorrizen, jozuen..)

NOLA ZUZENDUKO GENUKE?

  • Onena izango litzateke irakasleak ikaslearekin testua zuzentzea, modu honetan, ikasleak hobetu ahal dituen akatsak ulertu ahal izango ditu eta ez da soilik azkenengo zuzenketa ikustea izango, gauza asko horrela ez baitira ulertzen eta ez baitira hain ondo barneratzen.
  • Irakasleak ikasleak egiten duen  testuaren garapenaren prozesua jarraitzea (eskema, zirriborroa, testua…). Eta hauek ebaluatzen joatea.
  • Irakasleak ikasle bakoitzarekin bakarka hitz egitea
  • Ikasleak eraman testuak akatsak bilatzera.
  • Ikasleen artean testuak trukatu eta beste kideen testuak zuzentzen saiatu.
  • Egitura ez dagoenez ondo garatuta, agian testu motak landu beharko lituzkete aurretik.
  • Astero, ikasle bakoitzak dituen zailtasunak ariketa batzuen bidez lantzea (eaterako, kasu honetan, h-ak eta maiuskulak, gehienbat)

No hay comentarios:

Publicar un comentario